Herri bakoitzaren semaforoa aintzat hartuta aurrera egiteko egoerak sortzen saiatzen gara. Baten ingurua gorriz markatua ez bada, xomorroa inguruan da. Baina pandemia apetatsu honetan trantze bakoitza saihesteko artean murgilduta gaudela esan genezake. Modu horretara, gaur, Francisco de Vitoria BHI ikastetxean aro berriari ekingo diogu Arrisku kudeaketa hitzaldiarekin. Kasu honetan, ekitaldia, Proyecto Eidósek Arrisku 0 Riesgo taldearekin bat antolatzen du. Eta bertara gure kidea den eta era berean Proyecto Eidósen taldeko kide den Juan José GarcÃa de Ana, Francisco Javier Calvo Sánchezen alboan izango da (Arabako Mendizale Federazioaren zuzendari eta Proyecto Eidósen partaide). Helburua, buruarina izan baino gauzak aurreikustea garrantzia handiagoa duela gazteei azaltzea. Aurreikuspenak gailurra zapaltzeko probabilitatea hobetzen duela zehaztea ezinbestekoa baita.
Urak bere ziklo berriari ekin dio. Eta ohiturak ohitura,
badira lehen egun horretan ur berriaz baliatzen direnak. Egia esan ura
garaikoen garaietatik beti izan dugu preziatua. Eta horri esker gure mendiak bere
xarman diraute. Honatx gure ur garai berria. Honatx gure urte berria.
Gure aldetik uraren zikloari eutsiko diogu. Eta hainbeste
esperotako garai berriari eustea espero dugu. Jende esperoan bada, baina une
egokia itxaron beharko mendiaz gozatzeko. Gu behintzat prest gara naturari gur
egiteko. Eta zuek? Prest?
Beti pentsatu izan dugu gure ingurunea aldatzeko edonoren
borondatea ezinbestekoa dela. Egiten ari garen horretaz gertukoak hausnar
dezaten nahiko da egin nahi dena egin nahi izatea eta ekitea; soilik modu
horretara kontzientzia kritikoa bultzatuko genuke aldaketaren trantsizioa
sortuaz. Horra boluntario funtzioaren garantiza; boluntarioak proiektu bakoitza
indarberritzen du, formula berriak eskaintzen dizkio, bere kanpoko aburua
ematen du eta horrek eraikitakoa berreraikitzen laguntzen du. Aldiz, xedetik
aldendu ez dadin, kide egingo den talde horrek formakuntza bidez bere lehen
urratsak bideratu behar dituela ez da ahaztu beharrik. Soilik modu horretara
lor baitezakete elkarrekiko konexioa.
Egun gutxi badira Ezgaitasunaren Nazioarteko Egunaz. Gaur,
milaka proiektu dira guztiak xede berdina dutela, Inklusio soziala. Ordea, eta jomuga
bizitza kalitatea izanik, proiektu hauetako askok (hauetako batzuk dimentsio
handikoak) oraindik asko ikasteko dutela ikusten dugu. Pertsona erabiltzaileei inklusioaren
lema hartuta ongizate fisikoa, materiala nahiz emozionalaren tanta batzuk
eskaintzen diete. Baina antza, Eskubideak nahiz erabakitzeko eskubidea den
autodeterminazioaren dimentsioak bidean galtzen dituzte. Norbera bere bizitza
erabakitzeko eskubideaz bildur direla dirudi. Eta honek (ezgaitasuna izan ala
ez) edozeinen kanpoko pertsonen arteko erlazioak nahiz garapen pertsonala berarentzat
ere oztopo bat da. Hori horrela izanik, jerarkia ezberdinetako pertsona talde
bat sortzea ekarriko luke, besterik ez. Gure inguruetan dauden talde
gehientsuenetan adibidez zerbitzuak ez dira beharretara moldatzen, pertsonak
zerbitzuetara baizik. Eta behin hauetara sartuta, egokitzapen lanak ematen
dira. Honen aurrea, honatx gure galdera, non da pertsonaren erabakitzeko
eskubidea? Zer jantzi ere ezin erabakitzea imajinatzen duzue? Eta baimenik gabe
paseatzea ezin joatea?
Horrexegatik ezgaitasunen
bat duen pertsonak erabakitzea eta beraien eskubideak modu independientean
beraienak direla jakitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horrexegatik zer, nola,
noiz, non, norekin beraiek ez beste inor erabakitzea ezinbestekoa iruditzen
zaigu. Egia da alternatibak eskaini ditzakegula, baina bere esperientzia
gurekin partekatu nahi duen pertsonak berak erabaki behar du zein ibilbide egin.
Soilik modu horretara beste batzuk erabakitako ezohiko egoera izatetik, norberak
erabakitako egoera normalizatuetara pasako gara. Horra talde ezberdinak
boluntario berriei bide eman behar dutena; horra dignitatea hasten den normalizazioa
eta norberaren bizitza kalitatea bermatzen duen ibilbidea erakutsi behar duen
lehen urratsa.