Ikerketa kuantitatibo baten, gure harri koxkorra
14:09Badira urte ugari sendazaletasun inklusiboaz mintzo dela.
Horretan, esperientzi kualitatibo anitz irakurri daitezke. Eta zimentuak egiteko
lehen pausua eginda dago. Aldiz, orain harriak jartzea da kontua. Harri
kuantitatiboak, zenbagarriak. Populazio zehatz bat orokortu dezaketen harriak.
Eta horretan jardun izan dira denbora tarte batean bai gure kidea den Juan José
García de Ana, Iñigo Guirado Perez nahiz Jorge Bueno Sequerak. Hauek izan ziren
harri zenbagarri horietako baten inpultsoreak. Aldiz, zoritxarrak jota, eta
lana amaituta ezin ikusita, Jorge orain urtebete hil zen. Uneak ez ziren
xamurrak izan. Bizitzak ostiko ederra eman zigun orduan. Ordea, beti pentsatu
izan dugu hasitako lana bukatzea komeni dela. Eta modu horretan, beti ibili
izan gara Jorgeri omenaldi hau egin arte; informearen zirkuloa itxi arte. Bera
izan zen ideiaren argia eta argi hori itzaltzea guri tokatu zaigu.
Abendua hasieran, Jorgek hasitako lana aurkeztu genuen. Egia
esan, ez gara estadistak eta ahalik eta xamurren azaltzen saiatu ginen. Are
gehiago, argi dugu edozein estadistak informea txiki utzi zezakeela. Aldiz,
gure asmoa hainbeste urtetan izandako esperientzia horiek orokortzea izan denez,
honatx gure harri koxkorra. Jakin badakigu hobetu daitekeela, baina ezin
baztertu zimentu berri bat eraikitzeko pauso garrantzitsua ez denik. Hala eta
guztiz ere zimentuak ezin hemen geratu, harri koxkor gehiago eta hobeagoak garatzea
ezinbestekoa da eraikin sendoa egiteko. Ikerketa kuantitatibo gehiagoren beharra
dugu. Beraz, animatzen?
0 Iritzi