Enaitz, Mendaurreko joalduna
17:08
Honen aurrean
eskerrik asko esan nahi diegu, tantaz tanta bizipen ikaragarri hauek elkarrekin
bizi izan ditugulako. Aupa Enaitz eta aupa familia!
Hasierako ametsa
bihurtuz egiya
Hau bai polita ere
Zuon “familiya”
Gure txalo zaparrada
Zuei pila pila
Hona denen arteko
baliozko sariya
Lenbizikoz Iñigo
ta gero Nagore
Motxilitan sartua
Goxo-goxo Jare
Dena den ezin ahaztu
Honetan halare
Gure Enaitzen
irria
Kolorez-kolore.
Ez gara bertsolari
Oso adituak
Baña barrenen dugu
Gaur bizitakuak
Gure buruan dira
Irri ta kantuak
Eskerrik asko denoi
Patxo ta Muxuak.
(Iturengo
Arotzaren doinua)
0 Iritzi