Castor Fiber
00:00
![]() |
Enbor bat zulatzen ari den Kastore baten marrazkia. Imagina Crónicas de Fauna web orritik aterea da |
Egun gutxi dira Zadorrako (Araba)
uretan Kastore europear (Castor Fiber)
bat azaldu zela. Salburuako urmaelen interpretazio zentruko arduraduna den Gorka
Belamendiaren esanetan dokumentaturik dagoen azken presentzia XVI. menderaino eramaten
gaitu[1]. Horratx
berriaren bitxikeria. Are gehiago, XIX menderako penintsula osoan alerik ez
zegoela pentsatzen da[2].
Ordea, sarea modu laburrean
arakatuz gero, 2003an bere presentziaren berri ematen digute komunikabide
ezberdinek. Honen aurrean, ikerketa ireki eta Aragoa Ibaian (Nafarroa) modu
klandestinoan alemaniatik eratorritako 18 ale sartu zituztela jakin zen. Biodibertsitatean
nahastea sor zezakeelaren aitzakiarekin 2007an erradikazio kanpainari ekin
ziotela, aldiz, gutxik azaltzen dute. Nahiz ordurako babestutako espezie bat
izan, Nafarroa, Errioxa eta Aragoak Europear Komisioaren babesa jaso zuten
erradikazio horretarako. Aitzakia, beste behin legez kanpo sartutako espezie
bat zela izan zen[3]. Hortik aurrera, kastoreak
harrapatzeari ekin zioten, baina hauek ondo izkutatzen ikasi zuten. 2013an
populazioa 150 ingurukoa zela kalkulatu zen. Biodibertsitatean izan zuen
eragina, berriz, oso txikia. Urtetik urtera geroz eta berri gehiago irakurri izan
dira karraskari honen inguruan, baina 2018ra arte ez da antza Arabara
gerturatu. Une horretan, Arabako mendien eta Lizarra arteko bidean bi ale
kolpatu zituzten 5 egunetan. Orduztik, orain urte batzuk sartutako horiek
egokitu eta modu positiboan zabaltzen joan direla ikusi ahal izan da.
Gaur, pixkanaka aurrera doazela
eta Ebro ibaiaren goialdera doazelaren berri ematen ari zaigu. Eta gaur
desastre ekologiko bat zirudiena aurkakoa gertatu dela demostratu ahal izan da galdutako
espeziea berreskuratuz. Egia da bere eboluzioa ikusten jarraitu behar dela,
baina ezin irribarrea ahotik kendu berri hau irakurrita.
[1] GATÓN, NACHO (2020): “Un castor
europeo aparece en el Zadorra” Gasteiz
Hoy-en, 2020-06-18, sarean: https://www.gasteizhoy.com/castor-zadorra-vitoria/
[2] VERONICA OLSON (2017): “El
castor en España: una oportunidad perdida” Cronicas de Fauna-n, 2017-08, sarean: http://cronicasdefauna.blogspot.com/2017/08/el-castor-en-espana-una-oportunidad.html
[3] J.S. (2007): “La guerra
del castor” La Rioja-n, 2007-12-15, sarean: https://www.larioja.com/20071215/sociedad/guerra-castor-20071215.html
0 Iritzi