Miren eta leizeen arana
07:33Euria, haizeteak tarteko, pazientziaz itxaron du Miren
Mendizabalek bere eguna. Zoritxarraren harira eutsita ginela pentsatuak ginen.
Baina urte berria ur berria dakarren moduan, aukera berria ere izan dugu esku
artean. Eta hau bera, nola ez, ezin alboratu. Eguraldia hotz hasita ere, eguzkiaren
keinuari so egin eta leizeen aranean barneratu gara. Termometroak dardarrean
izanik, astro erregearen goxotasunean ibili gara. Urjauziak, txantxangorri eta
kaskabeltza gutxi batzuen doinuak,... natura bere osotasunean ikusteko aukera
paregabea izan dugu. Eta nola ez, andoaindarren eskutik hain preziatua den
Unanibiako edo Sorginen zubia bere gala onenak erakusten.
Ordea, are gozoagoa gertatu zaigu, Mirenen konpainiarekin. Bere jakituria, bere bizipenak, are politagoa egin dute bidea. Eta horrek bizipoza ematen digu guri. Horixe da guretzako mendia partekatzea. Horregatik, nahi duenerako hemen izango gaitu berriz ere. Baina hurrena... berak dioen moduan... Urbia.
0 Iritzi