Urte askotako altxorra
00:00![]() |
Berastegi herriko garaiko argazkia |
Lau urte
badira gure lehen urratsetik. Egia esan ezer gutxi dirudien arren,
esperientziak, bilkurak, une ederrak milaka izan ditugu, eta ez soilik naturguneetan.
Ordea, gure ibilbidea hasi aurretik izan dira ere Gipuzkoako mendietatik ibili
diren ezgaitasunak dituzten pertsona ugari. Izan ere, 2017an Miguel Angel
Gomezekin Irimora igotzen ari ginela, Juanjo Odriozolak bi urte lehenago tontor
berdinera familiarekin eginiko “espedizioa”ren pasadizoa gogora ekarri zigun.
Antza nahikoa izan zuten familiarren artean aulki bat eta bi makil erabiltzea. Ehun-gai
enpresa ospetsu baten zioak dioen moduan, “non gogoa, han zangoa”. Eta
horrelaxe egin zuten gogo biziz.
Beste adibide bat aipatzekotan ere Aitor Garziarena bera
dugu. Berastegin hazitako irundar honek, 90. hamarkadan, harat eta honat herri
honen mendi inguruetan ibilitakoa da. Egun, Aitorrek naturaltasunez aipatzen ditu
bere une gogoangarri horiek, baina guretzat, altxor eder eta ispiragarri moduko
bat da hori entzutea.
Horregatik, gure asmoa, beti izan da naturatik haratago, pertsona
bera ezagutzea. Soilik modu horretara, eta beraiek eskatuta, erraztu ditzakegu
ibilbide bat edo beste; baina beti pertsona horri erabakia libre uztea da
kontua. Horrek egiten du bidea miresgarri. Eta Egia da, honek denbora dakarrela,
baina ebaki bat, kafetegi bat, une goxo bat dagoen tokian… sentimenduzko
altxorrak mila.
0 Iritzi