Kondaira eta ohituren garaian gaude. Nahiz
negu latza atzean utzi, udaberriak mila misterio badituela ohartuko gara. Euria
barra-barra, eta natura guztiz koloreztatzen ari da. Garai batean bezala gure
adimena positibismoan sartzen hasten da eta hortik Apirilaren garaiko izena;
egia da garai batean abereen hilabetea zela kontuan izanik “Aberilla” izena
ematen zitzaiola. Ordea bada ere beste izen bat, “Opailla”. Azken hitz honen
etimologia haintzat hartzen badugu, Caro Barojaren esanetan, hilabete honetan negua
pasa izanagatik positibismoak jota ematen ziren opariengatik etor daiteke, “ope”-etatik
hain zuzen. Eta hortik ere hain ezaguna den “opilla”. Egia da egun
erlijioarekin bat eginda dagoela baina bere esanahia aurretik datorrela esango
genuke. Hau kontuan izanik, honatx gure opari kulturala zuontzat.
0 Iritzi