Txaloak zuontzat
00:00
2016tik pertsona ugari izan dira gure artean. Horiei zor
diegu gure bizipenak, haiek izan baitira esperientzia partekatzeko aukera hori
eman digutenak. Izenak mila; Donato, Nere, Ander, Ramon, Miguel Angel,… Benetan
bakoitzak gauza ezberdin ugari erakutsi digute, eta zuzenki edo zeharka bada
ere, jakin badakigu, egoera latz honetan, guztiak ondo ekin diotela aurre. Horregatik,
hauei gure txalorik handienak eskaini nahi dizkiegu. Beraiek izan baitira gure
maisu-maistra eta gu baino egoera latzgarriago batean izanik ere, aurre egiten
jakin izan dutelako. Egia esan txapela kentzeko moduko jokaera erakutsi duzue
eta erakusten ari zarete. Batzuetan, une gogorrak bizi izan dituzuela badakigu,
baina zuek tinko eta hori benetan mirestekoa da. Hori medio, aurki zuekin egotea
eta hunkiduraz beteriko keinuak, hitzak, bidezidorrak partekatzea ikaragarria
litzateke gure 4. urteurren hau ospatzeko. Itxi ditzagun begiak eta amalurraren
imintzioari itxaron idezaiogun.
0 Iritzi