Haginaren misterioa

06:06

Natur ondarea – Patrimonio natural | Parketxe Sarea


Pagoetak baditu altxor ugari. Aldiz, bada hain ezaguna ez den ezaugarri misteriotsu bat, hagina bera. Antza, erromatar garaian, bardulia eta inguruko herritarrek haziak eta hostoak xehetuz bere pozoinaz baliatzen zirela, idatzita ageri omen da nonbait. Joseba Aurkenerenak* berak azaltzen duenez, armak hazi hauekin igurtzi egiten zituzten edota behin preso hartuta, eta inoren menpe bizitzen ez zirela erakutsi nahian, buruaz beste egiteko ere aski ezaguna zen. Hori erromatar ahobero baten hitzak izan zitekeen. Ordea, misterioa horretan dagoenez... haratago joatea pentsatu dugu. Bibliografía zabalean ikertuz gero haginak taxina deritzon sustantzia toxiko bat duela jakingo genuke; bere hazietan hain zuzen. Alde toxiko honek botagura eta logurea sortzen dute koma egoerara eraman arte. Behin odol presioa eta pultsoa jaitsita, arnasa gelditu eta heriotza ekar dezake. Ordea, zuhaitza beti izan da sakratutzat hartua. Badirudi, zeltiar garaietatik, eternitatearen sinboloa izan da, bere bizi-iraupena oso luzea baita eta hortik bertan bilkurak egitearen zergatia.

Hau kontuan izanik, esan Pagoeta, hots, Donatok martxoan erabakita zuen mendia, zuhaitza honentzako habitat ederra dela, eta bertan ale ugari topa daitezkela. Dena den, inor pozoindu baino bertan biltzea polita litzatekeela iruditzen zaigu. Espero dugu, Donatok bere distiraz eta misterioaz aurki disfrutatzea, eta gu geu ere esperientzia honekin gauza bera egitea.


*(1999): Euskal Sinesmen Zaharrak. Gero Argitaletxea; Bilbo. 48. orr.


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi