Amalur eta txantxangorriaren kondaira
13:04
Garaien hastapenean bazen Etsai izenez ezaguna zen deabru
zahar bat. Hau bera Mikelats eta Atarrabiren irakasle ankerra izatera iritsi zen.
Hauek izan ziren bere albotik
aldendu ziren bakarrak. Ordea, amorruz beteta, gauero, mendizaleak irri algara
eta musikarekin bere baserrira erakarri, bere lur leunak zapaldu, hiltzea sartu
eta beraien arima lapurtzen zuen.
Kondaira baten arabera, Amalur zenbait arima falta zirela
kezkatzen hasia zen. Honen aurrean lamia guztiak deitu eta arima hauek bilatzen
hasi ziren. Txoko eta Hertz guztiak arakatu zituzten erantzun bat izan nahian.
Halako gau batean, suaren inguruan zirela, baserri batetik irri algarak entzun
zituzten. Iskanbila horren aurrean bertaratzen hasi ziren sua piztuta utziaz.
Hau bera nahita utzi zuten itzultzeko garaian bidea ikusi ahal izateko. Baina
Etsai hauen berri izanik, ezkutuan suaren ingurura jaitsi eta bere mantua bertan
bota zuen hau itzaltzeko asmotan. Hau egiten zuen bitartean, bere jainkosa
lagundu nahirik txantxangorri txiki batek bere bularrean txingar txiki bat
gorde zuen eta bertatik gertu geratu zen, itxoinean.
Bien bitartean, Amalur, Etsairen falta ikusita, arima
guztiak askatu zituen hiltze guztiak alderantziz jarri zituela. Arimak etxera
bideratu zituen lami bakoitza bidelagun izanik. Etsai gertu zen baina arimak
aske ziren. Atea ireki eta Amalur bakarrik ikusterakoan ziztu bizian sartu zen.
Ordea, Amalurrek alderantziz jarritako hiltzetan tinko geratu eta Amalurrek
bere burua salbatu ahal izan zuen. Honen aurrean, Amalurrek mila urteko patua izango
zuela esan eta bertatik atera zen. Behin kanpoan, txantxangorriak txingarrari putz
egin eta Amalur argi horrekin zuzeneko bidea hartu ahal izan zuen. Bere
balentria ikusita, bularra gorri koloretan utzi zion ongiaren eta argiaren
seinale.
Antza Etsai bere hiltzetan jarraitzen du. Aldiz, mendian
gauez bazaudete kontuz ibili inor limur ez zaitzaten, eta lur eremu bigunetan oinazerik
ez utzi.
0 Iritzi