Gure belarriak... nahi duenarentzat
05:53
Inguratzen gaituen indarra ez aipatzea ezinezkoa da. Bada mila gauza izanik ere zutik jarraitzen duena; nahiz gertuko norbait isolatua edo ospitalean izan zutik darrai; horiei ezin gauza handirik eskaini baina gure belarriak beti prest izango dute. Bada lehen lerroan zur eta lur arantza artean lanean ari direnak, baina nahiz une oro tentsioan egon irribarrea beti han. Badira ere bere lau paretetatik bere harri-koskorra ahalik eta lehen ekarri nahi duena. Bada garuna bezalako edabe majikoari esker behin eta berriz inbasoreari aurre egin diona. Modu honetara ikus dezakegu inguratzen gaituena. Horregatik soilik esan dezakegu, eskerrik asko zaretenak zaretelako eta edozer gauza dela ere hemen dituzuela gure belarriak.
0 Iritzi