Eutsi goiari!

09:26

Basurde editionen web orritik ateratako argazkia. Bertan harrizko ibilbide bat behelaino artean azaltzen da. Argazkiaren erdian eutsi goiari lema guk idatzia.


Jakin badakigu konfinamendua hasi zenetik ez dugula askorik idatzi. Ez uste gogorik ez dagoenik, baina gure lanean, gure etxean, egotea garrantzitsua da, eta ulertzea espero dugu. Batzuk, malabarrak egiten saiatzen dira txikienen egoera arintzeko; badira zur eta lur lanean ari direnak pertsona batzuk osasuna, janaria eta nola ez, irribarre bat izan dezaten. Barra, Joëlette batetik haratago, gutako askok aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten dugu eta hauek ondo eta gauza berriak egiteko gogoa izan dezaten saiatzen gara, eta horrek, egoeraren tentsio horren barrenean bultzada txiki bat ematen digu. Jakin badakigu mendia toki berdinean jarraitzen duela eta unea iristean gogo ikaragarriekin aterako garela. Bitartean, beste modu batean ibiltzen saiatuko gara nahiz eta horretarako arreta handiz ibili behar. Bere garaian jakintsu batek esan zuen moduan “mendia zuen baitan da”. Bertatik abiatu beharko. Dena den esperantzari eutsi eta... goiari eutsi beharko diogu. Eutsi goiari!


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi