Amalurraren atsedena
00:00
Amalurra atseden hartzen ari da. Ankerrak konfinatuak daudenez, honek suntsipenaz osatzen laguntzen dio. Dena den, aurki bertan direla ondotxo daki. Soilik, arnasa hartu eta bere udaberriaz inoiz ez bezala disfrutatzen saiatzen ari da. Hondamenezko proiekturik gabe, zentzurik gabeko zuhaitz ebaketarik gabe, bere magalean dauden animaliak inoiz ez bezala saltoka eta lasterka ikusiaz. Indian, elefanteak errepidea oihana balitz alde batetik bestera igarotzen dute; Everest bera ere kanpaleku nagusia saneatzen hasi dira; eta gure lurretan ere inoizko haziak erortzen hasi dira modu horretara egokitzapenik egin gabe; perretxikoak, besteak beste, bere izaera berreskuratzen ari dira hauek arpilatzen zituztena etxean direlako. Jakin badakigu egoera hau ez dela luzerako izango, Amalurrak sufritutako milaka urte horiekin alderatuz ezer gutxi esango genuke. Baina gure txokoak txikizio horretatik aurrera egiten ari direla lasaitzen gaitu. Eta nahiz ankerrak berdin jarraitu, egoera honek bihotza apur bat zabaltzea espero dugu.
0 Iritzi