Murumendi

14:08

Image

Bizitza guztia aurretik duten gazteei gure esperientzia azaltzea, “sen ona” deritzogunaren ulermena errazten du adimena irekiaz. Gure helburua, tresna soil batzuk erakusteaz haratago, natura edozeinen esku dagoela argitzea eta pertsona bakoitza bere erritmoa izanik, denak naturaren partaide izan gaitezkela azaldu nahi izan da. Egia da, urritasun ezberdin ugari badirela eta hauek izateko aukera anitza dela, baina lanabesak normalizatuz gero, bere garaian bisera edota makilarekin gertatu zen moduan, “inklusioaz” arituko ginateke hitza bera erabili gabe. Batzuek lipopigmento faltari aurre egiteko eguzki-babesa erabiltzen duten bitartean, badira eroso ibiltzeko bota gogorrak erabiltzen dituztenak; eta mugikortasun murritza dela eta, joëlettean beharra dutenak ere hortxe dira. Zenbaitzuk temati daude oso baliagarriak diren baliabideak erditik kentzeko, ordea, benetazko zailtasuna haratago doala argi dago; zailtasun handiena baliabide hori normalizatzean datza; soilik modu horretara edozein txokotan edozein pertsonak bere aisialdi eskubidea bermatua izango luke. Eta horri eutsi nahi diogu.

Honen aurrean, Murumendi eskola publikoari eta Amaia Orthousi eskerrak eman nahi dizkiegu aukera zoragarri hau eskaintzeagatik, eta eskerrak ere eman nahi diegu txiki-handi horiei ezbai guztiak inongo enbarazurik gabe galdetzeagatik.


elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi