Lehen koska
14:46
![]() |
Argazki bat non gurpil-aulkiaren parte bat belaze baten alboan ageri den Aiako Harriak aurrez-aurre dituelarik. |
Goranzkoa, bai
Beheranzkoa, ez.
Irribarre bat, keinu bat.
Begiradak mila lokuzio izan ditzakeela erakusten digu
Donatok. Hortik bere komunikatzeko era pertsonala. Galderen bidea une oro bere
aurrean, baina erantzuna beti bere gain. Pertsona da axola zaiguna, bere nahia
asebetetzea da gure asmoa, eta horretarako pertsona bera mendia baino lehen
ezagutzea nahitaezkoa ikusten dugu. Aldiz, nola egin Donatoren kasuan? Horra
gure esperientziaren lehen koska; bere eskubideak ez urratzeko lehen koska.
Donatoren hitzak begietan dira; bere komunikatzeko era horietan da; eta hauetaz
baliatzean datza sekretua. Hori kontuan izanik, zer hobeto argazkiak erabiltzea
baino. Eroso sentitzen den espazio batean geratu, naturgune ezberdinen
erretratuak erakutsi eta bai ala ezko galderak airean. Helburua, bere nahiara
iristea; eta horretara iristeko orokortasunetik abiatzen gara. Denbora ez da
traba izan behar, honek zer nahi duen
laguntzen baitigu; eta honek konfiantzaren ateak irekitzen dizkigu. Hau
gabe, bildurrak pilatu egiten dira; natura berriz, plazerrean murgiltzeko da.
Soilik horrela dastatu daiteke gure ingurunea eta soilik modu horretara bermatu
ditzakegu eskubide guztiak. Hortik, gure helburua; zer, nola, norekin, nora,
noiz… nahi duen bere eskuetan da; guk aldiz, datu baliagarrienak hartuta
segurtasun perimetroa eraikitzen dugu. Eta soilik bertatik eskura genezake
dugun lehen altxor handia; bertatik abiatzen gara eta bertatik maitatzen hasten
gara pertsonak berak eskatutako esperientzia. Horra gure misteriorik gabeko sekretua.
Aldiz, zer nahiko ote du oraingoan gure Donatok?
0 Iritzi