Artemisa

00:26

artemisa bilaketarekin bat datozen irudiak

Ekainean egitasmo berri bati ekingo diogu; Albaniako Korab handira goaz, 2700 metro inguru dituen mendi gailurrera; eta hau bera Proyecto Eidósen egokitutako irakaskuntza-espedizioari esker. Aldiz, oraingoan, gure kidea den Juan José García de Ana, ikasle gisa baino profesional handien laguntzaile izango da ere. Beretzat ardura handia bada ere erronka ohorearekin hartzen saiatuko da. Eta modu horretara eman dio hasiera entrenamenduei joan den asteburuan.

Edozelan, beti iruditu zaigu, txoko guztiak mila sekretu gordetzen dituela eta hauek gainetik ikustea gure filosofiarekin bat dator. Naturak bizipen handiak giltzapean uzten ditu eta hauek berreskuratzea bidezkoa bada inguru horren bizia eta kultura ulertu ahal izateko. Soilik modu horretara, edozein lurraldea izanda ere, amalurra uler genezake; eta soilik modu horretara lurralde hori beste begi batzuekin ikus genezake.

Hemeroteka ikusita, antza, zapalduko ditugun lurrak garaiko Iliriarren lurraldea izandakoa da. Hauek greziar mitologia goratzen zuten. Hori kontuan harturik, eta natura gure bidelaguna izanik, animali basati eta ukitu gabeko lursailen jainkosa zen Artemisaren Akteonen mitoari eutsiko diogu. Honatx mitoa:

Akteon, Aristeo eta Autonoere semea, oso ehiztari trebetsua zen. Aquiles bezalako heroiak irakatsitako Quiron zentauroak berak trebatu zuen. Acteon ehizarekin gozatu egiten zuen; ahal zuen guztietan armak hartu eta harrapakin berriak ehizatzera joaten zen bidai luzeak eginaz.

Behin, Artemisa jainkosa, basoko laku batean biluztu eta bainatzen hasi zen. Akteon, basotik zegoela, jainkosa zegoen lekura iritsi, eta Artemisaren edertasunaz liluraturik beha geratu zen. Acteon ezin begiak gainetik kendu eta Artemisak, bere pribatutasun gorena bortxatua sentitu eta  irain moduan hartu zuen.

Suminduta, Artemisak Akteon orein bihurtu eta honen zakurrak askatu zituen oreina akatu nahian. Zakurrek, oreina txiki-txiki egin zuten, aldiz, jabea inon ez.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi