Eskarmentura bidea

14:50


2016an gure proiektua sortzean, pausu bakoitza bloke ezberdinetan sailkatu genituen, formakuntza eta praxia gure ikaskuntzaren oinarrizko elementuak izango zirela argi izanik. Une horretan, modu batera edo bestera, esperientzia pertsonal ezberdinetatik abiatzen ginela ikusita, gure zorionerako, natura pertsonak berak nahi duen bezala ezagutzeko, erabakitzeko aukera hori ematen jakin izatearen abantaila izan dugu. Abagune horretara iristea, urteetako esperientziak erraztu digu. Hala eta guztiz ere, irmotasuna eta norberaren akatsetaz ikastean dago zioa.

Ibilbide honetan, sekulako formakuntza baten bidez, jende ikaragarria ezagutzeko eta guk aurrera eramaten saiatzen ari garen filosofia bera helarazten duen esperientzia handiko pertsonak ezagutzeko zoria izan dugu. Egia da, asko dugula ikasteko. Baina gure urritasunak topatzen ditugun bitartean, gure gaitasunei bidea ematen saiatzen gara pertsona oro, norberaren baliabideetatik haratago, naturaz disfrutatzeko aukera izan dezan. Ametsezko gailur batek izena glorifikatzen duen bitartean, etengabe mendi esperientziak erraztea pertsona orori naturaz disfrutatzeko eskubidea ekartzen du. Eta honi guztiari, SEN ONA deitzen diogu.

Honen aurrean eta jikinik bizitakoa sekulakoa izan dela, hain handia iruditu zaigun proyecto Eidósen CURSO BÁSICO INCLUSIVO DE SENDERISMO, MONTAÑISMO Y OCIO ACTIVO EN EL MEDIO NATURAL PARA PERSONAS CON DISCAPACIDAD FÍSICA formakuntza aipatzea garrantzitsua iruditzen zaigu.



elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi