ELAko afektatuen alde!
13:36Hari xaloenak, itxuraz hain delikatu eta hauskorrak direnak,
besteoi bizitzaren bidaiaz ohartzeko oso baliagarriak izan dira beti. Aspalditik,
sasi artean ondo murgiltzeko balio izan dute, azken hitza esperantza izan delarik.
Horra inoizko edozein gizarte mugimenduen iturburua. Haizeak hondarra mugitzen
duen moduan, gure asmoa hare ale bat gehiago izatea da, eta hor dago aldaketaren
giltza. Hariaren, norabide zehatzaren, zentzuaren giltza. Eta hor egotea
ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Kasu honetan ELA gaixotasuna, gogorra bezain gordina den
gaixotasuna, agerian jarri nahi da. Kasuak murrizteko, ikerketa egitea
ezinbestekoa da eta horretarako dagokionari barne sentimenduak piztea behar
beharrezkoa ikusten da. Hori medio, eta nahiz eta bizitzari keinu txiki bat
eskaini, urriak 13an, Brieva de
Camerosen (Errioxa) izango gara El Cabezo del Santo mendiaren aldapei aurre
egiten. Eta hau guztia, hondar ale baten moduan, hariaren bideari eutsita, ELAn
aldaketak ikusi nahi ditugulako
0 Iritzi