Xume izaeraren fruitua

06:21

aitzurra bilaketarekin bat datozen irudiak

Garai aldaeraren suaren itzalean “txorimaloen” odola isuri zen orain mende bat baino gehiago. Garai horretako “simoneroak” mutu ziren errepresaliak izango ote ziren beldur. Ordu arte garai latzak izanda, Berastegitarrak beti lanari ekin diote. Langile prestuak eta ondo jantziak; edozein egoerari lana bidez erantzuteko prest. Eta beraien gotorleku, luze bezain handia den “dorretxea”; eliza. Eraikin honek, beste herrietan ez bezala, behekaldean kokatua, beti izan ditu ateak irekita. Bertatik elizgizonak edota delako “simoneroak” izan dira herriaren zaintzaile. Hauek, berriz, herritarren moduan, lurrari ekin eta ekin. Eta isilka-isilka herriak ogia beti mahaiean. Gerrak izan, odolusteak izan, lan xumearen bidez herria beti aurrera. Horra Berastegitarren izaera sendoa.

Kontakizunak-kontakizun bada premiazko metafora; pixkanakako lan jarraiak bere fruituak eman ditu. Eta gu, horretaz kutsatu nahiean, bertara goaz, Aitor eta Nerearekin. Bihar, bertako bidezidorrak ezagutzeko aukera eman digute; eta gu, ezin ezezkorik eman.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi