Gazteekin elkarrizketan
15:50
Beti pentsatu izan dugu
gazteengandik gauza asko ikasteko dugula. Franko hauen begietatik ikustea
ahaztu egiten zaigu. Beraien gauzak esateko moduak, esateko zintzotasuna mirestekoa da. Eta hortan da benetako
altxorra.
Atzo, Eguzkitza ikastetxean izan
ginen sentsibilizazio hitzalditxo bat egiten 10-11 urte bitarteko gazteekin.
Baina sartu bezain laster zer topatu eta inklusioa bera. Gazte guztiak,
ezgaitasunen bat izan ala ez, denak bat eginda zeuden. Hau ikusita, guretzat
ohorea izan zen beraien aurrean dakigunaren inguruan hitz egitea. Hala ere
beste behin gazteek gauza asko erakutsi dizkigute. Zintzotasunez eta
umiltasunez beteriko keinuen bidez gauza asko alda baitaitezke. Gora Eguzkitza!

0 Iritzi