Aupa Nerea!
14:32
Badira uneak ezinezkoa egiten zaigula zenbait bizipenei
hitzak jartzea. Mila sinonimo idatz genezake harrigarria izan den hori
azaltzekp. Baina ondo dakigu hau bera ez dela nahikoa. Egunero haur bakoitza
aurrera eramateko gurasoen emozioa ikustea ikaragarria da; edozer gauza dela
ere beti alboan dauden lagunak ikustea zoragarria da; mundu honetako parte
somatzen den ume baten irribarrea ikustea ezin esplika daitekeen gauza da.
Horrexegatik une eder honengatik eskerrak eman nahi dizkizuegu eta familiari
bereziki, Armando, Manoli eta Ainhoari, amets honen parte izaten uzteagatik.
Gaur gailur berri bat egin baitugu familiaren sekulako indar
ikaragarri horri esker. Gaur Nerea Fernandez Esperillak, irisgarritasun eza 700
metroko desnibela garaituta, eguerdiko 12:00etan Adarrako gailurra zapaldu du.
Gora mendizaleak!
“Gure mendia zuen baitan da”
Aupa Gurpiltrek by Kemen!
0 Iritzi