Ezkaba; orri berria

08:46


Horren historia latz eta krudela alboratzea oso zaila da. Mendi honetako bidexkek bildurraz isildutako efemeride mingarriak gordetzen dituzte. Hainbat mendetan izaniko garraxiak naturan ito dira. Aldiz, natura bera, izenik gabekoen milaka zauri sendatzen aritu da patxadaz. Ongia egiten zuten horien triskantzetatik ere altxatu da.
 
Hau guztia jakinik, gaur, Ezkaba mendiaren efemeride onuragarrien liburua irekiko dugu. Gaur, martirioak-martirio, bere sendotasunari gur egin diogu. Gaur, bere historiaren kronika positibo bat idatziko dugu. Nafarroako hiri handiaren zaindaria, asmo oneko gazte integratzaile baten eskutik laztandua izan da; hauen artean, mugikortasun murritza duen pertsona bat. Egia da izango direla motorezko ibilgailuren batean bere gailurrera igo direnak. Ordea, ahaleginak satisfakzioa areagotzen du eta hortik, zailtasunak-zailtasun egunerokotasunean oztopoak gailentzeko kemena duen mendizale berri bat ikustearen emozioa. Gure esker onak hezitzaile eskolako zentru integratzaileko kuadrilla guztiari  eta bereziki aukera ikaragarri hau eman digan Idoiari!
 
 

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi