Milvus milvus
00:00![]() |
Miru gorri baten marrazkia. SEOko web orritik ateratakoa. |
Azken aldian Tolosaldeko herri inguruetan Miru gorri ugari
ikusi ahal izan dira. Egia esan ornitologian hasiberriak besterik ez gara, baina
konfinatuta ginela deigarria izan zaigu.
Sarea gainetik miatuta Sociedad Española de Ornitologiak
2014an eginiko Milvus milvus izena
hartzen duen txori honen inguruko Euskadiko neguko erroldaren inguruko ikerketa
bat topatu dugu. Antza, ikerketa honen esanetan, garai horretan 4 ale bizi
ziren Tolosaldea guztian. Aldiz, kopurua goranzko tendentzia hartu zuela dio.
Egun ez dakigu zenbat ale dauden inguruan, baina herri hauetan 3 batera izan
direla baiezta genezake.
Baina ikerketetan murgildu baino (horretarako adituak
baitaude), ezjakinak izanik zein txori mota ote den galdetzen diogu gure
buruari. SEOren arabera Miru gorria, hego-hedadura 154 eta 170 zm eta luzera
60-66 zm duten txori harrapari eta haratusteljaleak dira. Lumadi gorria du
nagusiki nahiz marraren bat edo beste tonu ilunekoa izan. Bere hegaldia
urkilatua duen isatsaz kontrolatzen du espiralezko dantza eginaz. Eta hauek,
2014ko ikerketaren arabera, nagusiki, “landa-herri, ganadu estabulazio,
errepide,... inguruetan” ikus daitezke “degradazio arazoak detektatzen dituen
bioadierazle moduan” lan eginaz.
Bitxia da gure inguruetan aleak gorantz doazela, baina
galzorian daude. Legez kanpo jarritako pozoiak, elektrokuzioa, bere inguru
naturalaren eraldaketa edota elementu kutsagarrien agerpena ale hauek babestu
behar ditugula erakusten digu.
Espero dugu gure inguruetan urte askotan ikustea, baina
gizakia erantzuten duen moduan ikusita...
BIBLIOGRAFÍA
BELAMENDIA, G.; ELOSEGI, R. (2014): Censo del Milanos reales
invernantes en Euskadi. SEO. En red: https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/censo_milano_real/es_def/adjuntos/MemoriaCensoMilanoreal2014.pdf
0 Iritzi