Leize-aran / Leizar-aran
00:00![]() |
Donostialdea.eusetik ateratako Leitzaran ibaiaren argazkia |
Hain gertu eta hain urrun. Ezagun bezain
ezezagun. Halaxe da hainbeste isilpeko gordetzen dituen Leitzaran bailara. Ordea,
gaurkoan hitzari eustea pentsatu dugu, izenaren toponimiari alegia. Beti
pentsatu izan dugu ingurua ezagutzea ezinbestekoa dela eta horretan toponimiak
altxor bat gorde dezake non inguruaz, garaiaz informazioa ematen baitigu. Kasu
honetan Leitzaran bailararen izena miatzen saiatuko gara.
Ezerren aurretik, bailararen
inguruak arakatuz “Leiz-” erroa dituzten gune batzuk badirela ohartuko
ginateke. Leizotz (Andoaingo mendialdean kokaturiko auzoa), Leizaur (Andoaingo
Jauregi baserri/dorretxearen garaiko izena) edota Leitza (Nafarroako herriaren
izena) bera ere. Mateo Sanzek (2019) Leitzaran izena bi modutara bereizten
ditu. Alde batetik, “Leizar-an” lizar gunearekin elkarloturikoa; bestetik,
ordea, “Leizan”, “Leizotz” eta “Leizaur” leizearekin zerikusia duena. Honen
aurrean, mila ezbai sortzen dira eta horri aurre egiteko zer hobe dokumentu
berri batekin konparaketari eustea baino.
Goikoetxea y Araluzek (1984), izena, “Leiza, leiz, leza, leze, lez”ekin
erlazionatzen du; hots, “Leizaran” leize haran esanahia hartuko lukeela alegia.
Hori medio, beste behin, leze hitza leizearekin lotutako beste aztarna bat
edukiko genuke; eta honek, hein batean noski, bigarren teoriaren muina indartuko
luke. Gainera, jakinik leizeren esanahia malkortegia ere badela, zuhurragoa
dela esango genuke. Aldiz, ikerketa sakonaren lanak hobe adituei uztea.
Baina, bi “ikerlari” hauen
ondorio txiki bat izanik ere, bere emaitza xumea ere izan du hau jakiteak.
Antza, autore ezberdinen esanetan “leiz” erroa erromatar garaia baino lehenagokoa bada. Hau
horrela izanik,
1-
Garai horietan eta inguru hauetan jendea bazela ziurra
da
2-
Bertakoek inguruko ezaugarri naturalei eta bere
bizilekuei garrantzia ematen zien
Horra, gure inguruak hobeto ulertzeko
bidezidorra. Horra toponimiaren sekretua.
BIBLIOGRAFIA:
MATEO SANZ, G. (2019): Topónimos
y apellidos españoles de origen iberico o pre-latino. Jolube: Jaca. 125. orr.
GOIKOETXEA Y ARALUZE (1984):
“Toponimia euskara”. Zientzia aldizkaria, 1. Bizkaiko Foru Aldundia: Bilbo. 99.
orr.
0 Iritzi