Guztion kalterako

00:00



Kaleak, mendiak, bidezidorrak,... gainezka daude txoko guztiak. Bat-batean kirolari sena piztu zaio pertsona orori; osasungarria den bitartean, ondo goaz. Ikerketa ezberdinek zaborra eta kutsadura erdi mailara murriztu dela diote, eta horren eragina konfinamenduarekin erlazio zuzena du. Etxean egoteak, zikinkeriaren arrastoa murriztu du eta honek gure mendietako biodibertsitateari asko lagundu dio. Ordea, faseetan hasi, jendea kirolari eutsi eta lehen bazter zikinak agerian. Beste behin zikin-sena piztu da gutxi batzuen baitan, eta ez dira ohartzen guztion gaitzarako dela egiten ari diren ekintza anker hori.

Orain gutxi azaldutako hainbat ikerketek, pandemiak, natura txikitzearen, zikintzearen eragin zuzenak dira. Gure lurra egunetik egunera mila astakeri jasaten ditu, eta hau horrela izanik berak eskaintzen dizkigun defentsak murritzagoak dira. Baso ustiaketak, nahita erretako lurrak, garraioak hobetzeko suntsiketak,... dena du eragina. Eta gainera bertan ibiltzen direnak barrabaskeriak egiten badituzte... jai dugu.

Antza ez da nahikoa pandemia bat pasaraztea jendea ohartzeko. Modu honetara bat ez, bat baino gehiago biziko ditugu zoritxarrez. Eta honetarako isunak ez lirateke jarri beharko baina bada soilik modu horretara ikasten dutenak. Beti esan izan da garbitasuna kulturaren erakusle dela; izan gaitezen behingoz kultura errespetatzen duten pertsonak.

Gure aldetik behintzat horrela izango da. Amalurrarik gabe gure proiektua hutsa baita.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi