Salda badago
06:28
Gastronomia eta mendia beti izan dira bat. Aldiz, badira
jaki guztien artean gailentzen direnak, eta horietako bat salda bera da. Adarran
adibidez bada ohitura urtarrileko lehenengo egunean hau edatekoa. Gainera, usadio onek baditu ere bere
urteak, gutxienez 1972ekoa baita. Baina edozein erromerietara igota ere
salda han da. Eta halaxe gertatzen da Pagoetako erromerian. Musika tartean
izanik, ekainaren lehenengo igandean, Pagoeta eguna ospatzen da urtero. Eta
gorputzak berotu eta esnatzeko, hantxe da hain preziatua den salda.
Igande honetan, txango berriari ekingo diogu. Ez da ekaina,
ez da Pagoeta eguna, eta salda ere nekez izando da tontorrean, baina ziur izan
ohiturak ez ditugula autsiko eta behin txangoa eginda salda bila joango garela.
0 Iritzi