Valderejo isiluneen artean
14:21
Valderejo. Inorena ez den askoren lur. Beti sentimendu askearen gailurrean. Nahiz herri ugarik araztasunez beteriko freskura besarkatu, ez da inorengan loturik egon. Hortik bere dirdira eta bere paisai basatia; eta hortik edozein animalien paradisua
Gailurren arteko zirkuan, hegazti harrapariak bazka itxaroten dute pazientziaz. Gu, aldiz, nahiago beraien pazientziaz disfrutatu elikagai bihurtu baino. Soilik horrexegatik, korronteen isiluneak entzutea merezi du eta horretara goaz. Eta zer hobeto mentore ikaragarri bat alboan edukitzea baino.
Honen aurrean, larunbat honetan, urriak 5, gure isiltasuna eskainiko diogu ikaskuntza eta ikerketari. Eta gurekin bat aho zabalik utzi gintuen pertsona bat doa. Gainerasorpresa txiki bat ere badago non lagun handi batekin ibiltzea ere suertatuko zaigu. Baina... gauza bakoitza bere unean.
0 Iritzi