Gentilen sukaldea

16:32

ausa gaztelu niebla bilaketarekin bat datozen irudiak

Gipuzkoako tropak jokoz kanpo izanik, azken estokadaren aurretik, Gaztelako erresumak Nafarroako ingurua ahultzen saiatu zen. Ordea, Gaztelako soldaduak kareharrizko horma erraldoi batekin topatu ziren. Auza-Gazteluko dorrearen baimenik gabe ezin bertan sartu. “Gentilen sukaldea”, Nafarroako erreinuaren sarrera izateaz gain, ezezagunaren eta ikusten ez zenaren lurraldearen sarrera zen. Bandera guztien gainetik, harri koskorrez beteriko hesi handi honetan natura zen erregina, eta horrek arrotzak kikiltzen zituen. Soilik bertakoak zekiten mendiak emandakoa eta kendutakoa. Tropak ez ziren bidean. Nahiz XVI. mendean ahulezia medio erresuma usurpatua izan, inperialista ezberdinak beti mesfidati azaldu dira hauek mendikatearen ateetan geratu direlarik. Nahiz indar bidez mila gurutze iltzatu, naturak, bertako elezahar eta usadio ezberdinak zapaltzailearen erresistentzia gisa erabiltzen jarraitzen du.


Asteburu honetan, gizakia eta lurraren arteko kontrobertsia mantentzen duen gotorleku honen handitasuna ikustera gerturatuko gara. Mariren egoitza une oro gure itzala izango dela jakinik, mitoak hasten diren txokora sartzea ohore bat izango da, eta hori aintzat harturik eskertuak egon beharko ginateke.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi