Ikastaro berria
05:35
Proyecto EIDóS "Ingurune Naturaleko Sendazaletasun, Mendizaletasun eta Aisialdi Aktiboaren Ikastaro Egokituetako" lehen mailako edizio berriaren deialdia helarazten dizuegu: "Ezgaitasun Fisikoak dituzten Pertsonak eta hauen Gidarientzako Ingurune Naturaletako Sendazaletasun, Mendizaletasun eta Aisialdi aktiboko Oinarrizko Ikastaro Inklusiboa", besteak beste honako edukia duela: Mendiko itsu gidaritza (oinarrizko maila); Hiri eta kirol-gidaritza itsuak, gorrak eta itsu-gorrak diren pertsonekin; Joëlette aulki egokituaren erabilera hastapena; Ingurune Naturaletan ekintza inklusibo eta egokituen antolaketa (ibilaldi maila eta espedizio arin maila); Mendi txiki-ertainan biziraupen inklusibo eta egokitua; Mendizaletasun egokituan segurtasuna eta ardura orokorra; etab.
Lehenbizikoz, ikastaro hau Madriletik kanpo egingo da Euskadin eginaz (Donostia eta Adarra mendian). Erakunde laguntzaile gisa honako hauen laguntza eskertzen da:
- ARABAKO MENDIZALE FEDERAZIOA (AMF-FAM),
- BIZKAIKO MENDIZALE FEDERAZIOA (BMF-FVM),
- GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA (GMF-FGM),
- PERTSONA EZINDUAN KEMEN KIROL ELKARTEA (hots, gu geu)
- IBILKI elkartea (Bizkaia).
Matrikulatze-epea: Urtarrilak 25etik otsailak 12ra.
Plaza mugatuak.
Informazio gehiago eta matrikulazioa hurrengo estekan: https://www.proyectoeidos.es/cursos

0 Iritzi