Stop!... eta aurrera!

20:13

Proiektu bakoitza, mendi bakoitza, pausu bakoitza, aparteko intentsitatearekin bizitzen saiatzen gara eta horretarako, osasuna eta entrenamendu jarrai bat izatea komeni da. Aldiz, gure gorputzak erizaintzako sarreran ate-joka dagoenean edota gure burua, lana medio, derrigorrezko beste gauza batzuetan zentratu behar denean, disfrutea lehen egunekoaren tankerakoa izan dadin, gelditzea, une egokia itxoitea eta une hori iritsita proiektu berriak eraikitzea garrantzitsua da. Hilabete honetan, gailur bat guregain hartzea zen gure asmoa, baina lanarekin erlazionaturiko kanpo-elementuak direla, lesioak direla atzeratu behar izan dugu hau bera. Dena den, proiektu berriak aurrera eramateko ilusioa askoz ere handiagoa da. Gure ateak ametsak betetzeko irrikitan dauden pertsonaz beteta daude eta horrek ilusioa egiten digu ikaragarri. Hori medio, ahal dugun bezain laister, guk dakigun moduan, ilusioz eta guztizko dedikazioarekin, amets bakoitza betetzeko lan egingo dugu.  

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi