Hitzik ez
14:41
Atzo bizitako emozio bakoitzari hitzak jartzea ezinezkoa iruditzen zaigu. Nahiz eta zentzuz esan ez zen nahikoa izango. Familia guztiaren babesa ikustea ikaragarria izan da. Une oro konplizitatez, pozez beteriko irriak ikustea,… “ezezagunen” laguntza jasotzea… eta zailtasunak-zailtasun pertsona oro gailurra zapaltzea ikustea harrigarria izan da. Anaiaz harro dagoen totntorretik ikusten ari den arrebaren irribarre goxoa benetan ezin ezaba dezakegun imagina da. Eta lasaitasuna, apaltasuna eta benetazko poza duen ama eta aita baten irudia gailur honen benetazko magia zein den erakutsi digu.
Soilik eskerrik asko. Eskerrik asko tontor honen alde
miragarria erakusteagatik.
Aupa Dona, eta aupa Larrea eta Olaizolatarrak!
“Gure mendia, zuen baitan da!”
0 Iritzi