Su-gar bat piztu da
03:00
GURPILTREK BY KEMEN BERRIAK
Historiatik haratago, gure asabak, arbasoei gur eginaz eta ezinezkotasunarekin
amestuaz garren hotsaz dantzari ekiten zioten. Ixiltasunean barna izaki
harrigarriz beteriko istorioak utopiaren bikaintasunarekin amets egitea
ekartzen zien.
Modu horretara, gaur,
erasoak eraso garai haietako aztikeria berdin darrai. Erlijio, doktrina
ezberdinak izanda ere, bere dogma eta lilura berdin darrai. Odola batzen duen
garra, ezberdintasunak mila izanik ere pertsona oro batzen duelako. Horra
udarako solstizioaren magia.
Honen aurrean soilik esan dezakegu gure proiektua,
Gurpiltrek proiektua alegia, hortik habiatzen dela. Denak berdin batzearen
abiapuntutik; sortu, amestu eta ezinezkoa dena egitearen abiapuntutik. Edozein solstizioko
beste su-gar bat izan nahi dugu. Soilik ezezagunak diren horiek eskubide berak
dituztela pentsatzen dugulako.
0 Iritzi