Adierazpena

00:00

FVDA_KEEF eta Euskal Mendizale Federazioaren adierazpena.

Kirol Egokituko Euskal Federazioak eta Euskal Mendi Federazioak —aurrerantzean FVDAKEEF eta EMF—, batera arituz eta orain dela gutxi Estatuko erakundeek izendatuta abian jarritako kirolean txertatzeko prozesuaren bidez, aditzera ematen dute batera lan egiteko egin behar diren bilerak eta harremanak izaten hasi direla, dibertsitate funtzionalen bat duten pertsonak osorik txertatu ahal izateko EMFaren esparruan erabat babestuta dauden arloetan.


Horrenbestez, borondatea agertzen dute federazio lizentzia bat eskuratzeko, dokumentu hori lortzeko bete beharreko eskakizunen babesean, eta, era berean, konpromisoa dute, bi federazioek behar dituzten laguntzak eta aholkularitzak elkarri emateko. Era horretan, EAEn ahalmen urritasuna duten eta federazioan sartu nahi duten pertsonak benetan eta eraginkortasunez sar daitezen lortu nahi da.

Azken hilabeteetan, gaizkiulertuak eta bestelako egoera ilunak izan dira, errealitate berri hori behar bezala ez ezagutzeagatik edo horretara ondo ez egokitzeagatik. Hala ere, zuzendu egin dira pixkanaka, eta egin beharreko administrazioko izapideak egiten hasi dira, behar diren bermeekin burutu ahal izateko, eskubideak eta betebeharrak aintzat hartuta.

Besterik gabe, bi federazioek jakitera eman nahi dute eskubideen eta aukeren berdintasunerantz gehiago hurbiltzen gaituen ibilbide berri horrek ematen dien poza.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi