Birika baten gorentasuna

14:02

 


1924ko urriak 29an, hots, orain 100 urte, arabako hiriburuan soilik 400 ibilgailu motorizatu zeudenean, 4 zilindro eta 5 H.P. xume zituen Citröen batek hain desiratua den Gorbeia mendira igo zen lehenbizikoz.. Ibilgailu hau, urte batzuk atzerago gurutzea igo zuten bide beretik, hau da Zarateko herritik abiatu zen.

Gaur, ehun urte betetzeko hainbat hilabete falta diren egun honetan, historiako pasarteak gure baitan izan dira. Egia da mendia milaka eta milaka mendizalek igo dutela; hauen artean Joëlettean igo direnak ere izan dira. Hala ere, hainbatetan entzundako edertasuna ikustea eta hau bera laztantzea zoragarria iruditu zaigu. Bideak bere zailtasunak dituenik ezin uka; bidearen luzera, bere aldapa gogorrak, hor dira. Aldiz, errutinatik aldentzeko ezinhobea.

Dena den, nahiz gure aurrean izugarrizko ingurua izan, eguneko gauzarik handiena beste faktore batzuetan eman da. Lehenik eta behin, taldea modu bateratuan eta elkartasunez lan egin du txandak eta denbora ezberdinak errespetatuz. Boluntarioak, lagunak, familia bera,... denak era berean egin dute arraun; eta horrek disfrutea infinitora areagotu du. Lagun handien laguntza ere hor izan da, modu hezigarrian eta kulturalki hornituz. Historiaren pasarteak, naturaz,... mintzatzen gaituztenean gure taldeak, hots Gurpiltrek by Kemenek, guztizko zenztua hartzen du. Horregatik da hain garrantzitsua jantzia dagoen jende esanguratsuekin bat egitea.

Hala eta guztiz ere, gailurra, Oscar, Saioa eta Anderren izaeraren eskuetan izan da. Hirukote perfektua dela esango genuke non oztopoak-oztopo beti aurrera egiteko kemena erakutsi izan duten. Berdin zaie lokazten badira ere, edozein haizeteari aurre egiteko beti prest daude. Xumetasunez aurkezten dira eta benetan hunkitzeko istorioak dituzte. Eta hauexek dira gure oxigenoa. Hori bakarrik jende IKARAGARRIAK lortzen du, eta halaxe dira. Horiexek dira mundua aldatzen duen jendea, eta horiexek ezagutu behar direla uste dugu. Horregatik, esan genezake Gorbeia gailentzea harrigarria izan dela. Eta nahiz ez jakin zer nolako sentsazioak izan zituzten orain ehun urte Mercedes batekin lortutako gertakizunean, ondotxo dakizkigu malko positiboz beteriko gure emoziozko olatuak nolakoak izan diren. Horrexegatik, soilik horrexegatik, zer gutxiago eskerrak ematea baino.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi