Harizti baten itzalean
14:00Presaren mundu honetan, aurreko egunean gertaturikoa ezertan
geratzen da. Bizitza lehenaldirik gabeko lasterketa batean bihurtzen ari da.
Eta ezer gutxi publikatzen ez bada,... zertarako jarraitu. Aldiz, natura oso
jakituna da. Naturak bere denbora behar izaten du basoen itzala izateko. Eta
behin hau izanik betirako du itzala. Egia da ezohiko landareak badirela gure
lurretan. Aldiz, denborak erakutsi izan digu lurrak bakoitzari bere tokitxoa
utzi izan dio. Eta hau bera modu apalean lortzen ez duenak, bizitza laburra du.
Horregatik, haritz bat landatzen dugunean, nahiz urteak behar izan hazteko, geroa
eskaintzen diogu amalurrari, eta itzal goxo bat gure ondorengoei. Hau kontuan
izanik, Markelen inguruan dauden elkartasunezko baso handi horri eskerrak
ematea besterik ez zaigu geratzen, haritz bat landatzea, gure lurraren
biziraupenari, gure arteko erlazioari sendotasuna ematea baita.
0 Iritzi