Jorgeren ondarea

05:43


Bizitzan zehar, oso bestelakoa den jendearekin topatzen gara. Batzuk alde batera doaz, besteak bestera... batzuk oroitzapen simple batean geratzen dira... baina badira barren-barreneraino iristen diren pertsona ikaragarriak non berarekin bizitakoa berriz sentitzean bere arima datorkigun. Mendi inklusiboaren inguruko gure lehen urratsak honen inguruan estatu mailan aintzindari izandakoekin ikasi genuen. Alde batera eta bestera bidaiatzen genuen mendizale esperimentatuen artean joëlette eta norabide barraren inguruan ikasteko helburuarekin. Eta joan etorri hauetan gerora balio izan dizkigun hainbat arlo jorratu ditugu. Horien artean, natura barreneko segurtasuna bera. Honek esandako hainbat gauza ondo barneratu izan dugu; haren esanetan arriskua saihesteko modurik onena aurretik honetan pentsatzea zela; zentzurik onena sen ona bera zela; esperientzia ikaragarriak bizitzeko latitutde handien beharrik ez zela; eta une latz bakoitzeko segurtasun neurriak erakutsi zizkigun. Egun, edozein ibilbidea izanik ere, nahiz tartetxo txiki batez, berak adierazitako hitzak gogora datorzkigu beti.

Orain ez asko, pertsona zoragarri honek azken hatsa bota zuen. Edozelan ere, soilik pertsona apartaren gisan, bere ondarea gugan utzi zuen. Eta zer gutxiago naturan omenaldi txiki bat egitea baino. Eskerrik asko Jorge. Zure mendia, gure baitan da.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi