Non beldurra, han hitz maltzurra
14:04Ehundaka urte dira Tartaloren figura basati eta anker itxura
hartzen duena. Aldiz, jakin ere badakigu, jendea uxatzeko, urruntzeko,
beldurtzeko erabiltzen zela. Are gehiago, bere kondairei so eginez, ume jale
edo bihotz gabe gisa definitzen da beti. Aldiz, askotan historia berari buelta
eman eta galdera xumeari ekin diogu. Eta pertsonaia delako hori, edo modu
horretara deiturikoari, pertsona ez sinisdun bakarti soil bat balitz? Elizak
botere handia zuen garaietan, sinismenetik aldentzen zen guztia ankerra eta
gaiztoa besterik ez zen. Sorginak, Jentilak,… batzuen ipuinetan Olentzero edo Basajaun bera ere ez ziren oso gustokoak. Baina saiakera hauek kristautasunaren
izenean beldurtzeko besterik ez zen sortzen. Hau guztia jakinik, agian tartalo
bera Jentil xumea zela izan zitekeen; agian, bakarrik bizi nahi zuen horietakoa;
agian, jendeak, bere garaiko izaeragatik, ezjakintasunagatik, ezgaitasunagatik,
beragandik urrundu egiten zen; agian, barre ere egiten zioten; agian behin edo
behin, bere lasaitasuna apurtu nahi zuten gazte edo heldu zitalak izan ditu inguruan…
nori sinestu?
0 Iritzi