Urrezko unea

13:43


Gaur jaieguna da. Bada asteburu pasa iparraldera etorri gara familian. Gaurkoan, aldiz, Abadiako Jáuregui inguruetan barneratzea pentsatu dugu. Egia esan, eguraldia gure alde jotzen ari da. Alde batetik eguzkia gure gain aldean eta temperatura ere ez bero ez hotz, haize fina noizean behin bertaratuz. Une oro naturan barna gabiltza, eta itsasoaren eztanda nabaria da edonon gaudela ere. Tartera panoramika bat, beste bat… tokia primerakoa da, eta haurrak ere nahikoa dute lau makil eta ezkurrekin. Gure haurrak behintzat jolasean hasteko hori bera aski dute. Bidezidor bat, beste bat,… eta gehiena gertutasunaren menpe. Eta Hendaiako bistak parez-pare dugunean horra unean uneko magia. Beste familia bat gerturatu eta bat-bateko istorioa ahoan. Elkarrezagutu gabe mitologiaren sua piztu da altxor baten moduan.

“Aspaldi bazen erraldoi bat Baionan bizi zena. Aldiz, hau bertakoekin haserretu eta Aiako Harrietara jo zuen. Bertan zelarik labana atera eta bertako hiru tontorrei punta moztu eta Hendaiako badian azaldu ziren.”

Egia da kondairak garaikoen errepresantazio eta pentsamendua edo beldurrak trasmititzeko balio izan duela. Aldiz, hemen ahoz-ahokoan izan da misterio horren garra. Eta horretan tinko mantenduz gero…

EZEZAGUNA

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi