Freno soinuen algara

13:52

Gaur biharamuna dugu, egun gozoaren biharamuna. Aldapak tartean izan, oztopoak oztopo, egun zoragarria izan zen atzokoa. Nagitsu jaiki ere jaiki ginen. Baina eguzkia bidelagun izanik naturari eutsi genion. Eta guztia gure alde. Bistak, konpania… eta nola ez, Ander, familia,… Mendizale batek ezin gehiago eskatu. Ordea, gaur jaiki eta aspaldiko lagun baten hitz politak ikustean bide onetik goazela erakusten digu. Eta zer hobeto hau bera zuekin eta nola ez Anderren familiarekin partekatzea baino. Honatx Iker Aspiazuk eta familiak idatzirikoa:

 
Goizeko nagia astinduta abiatu ginen abentura honetara. Parkinera iritis bezain pronto Saioa mendia ikusi genuen, hederá benetan; baino ederrago Anderren gurasoen irrifarra. Pixkanaka egin genuen bidea, hasierako maldad lasai hartuz. Saioa mendiak erakutsi zigun ez zigula erraz jarrito baina Orduña ulertu nuen zer nolako kemena duzuen. Arnas estuka Anderren animoak jaso eta pausoz pauso tontorrera iritis ginen. Leku zoragarria; eta hor ere zuen irrifarra. Jaisterakoan ikasi nuen nola freno soinua bilakatu daiteken barre algaran, begiradak hitzak baino indar gehiago dutela. Mila Ester parte hartzen uzteagatik. 1, 2, 3 Rock & Roll!!
 
Honen aurrean bertsoak datorzkigu burura eta erantzun gisa:
 
Elkartasunaren muino eta funtsa
elkarte batean datza,
bihotz guztiak ondo baturik
izan keinu, izan hitza.
Bat eginikan elkar hartuta
horretan bada ardatza;
bata eta bestea elkarlotuz
horra edonork nahi duen giltza
 
Lagun, familia, baita ere kide
eta Anderren irria,
une ikaragarri horiek
bizitzea da egia.
Denen laguntzaz elkar hartuta
guri bost gure izerdia,
elkarbanatuz, partekatuaz,
horra altxor ta saria.
 
Freno soinuen bihotz taupadetan
azaldurikan algara,
argiztatuaz Saioa mendia
aldapa gora ta behera.
Baina hitz hauek osatzen dute
bizitako egoera,
eskerrik asko ta ongi etorria
beti izango baitzara!

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi