Gutariko askok hesiak apurtzea zer den ez dakigu. Egia bada,
norberaren bizitzan mendiak adinako oztopoak topa daitezkeela. Aldiz, bada
mendi horien zama soinean daramatena. Hauen kasuan pikotxa eta pala beti dute
esku artean. Une oro, lan eta lan, bizitza errazago baten bila. Horregatik naturaren
hesia bertan behera botatzean, mendia esku artean izanik, inoizko sentsazioak
azalerazten diren unean, esperientzia bera inoizko bizipena bihurtzen da. Besarkadak,
malkoak, sentimenduz beteriko hitzak… horra azalerazten dn guztia gu inguratzen
gaituen berdea laztantzean, entzutean, sentitzean. Soilik une horretan, “errepikatu
nahi dut” datorkigu burura. Eta hortik gertu duen pribilegio horrek, edozein
gailurretik haratago, “pura vida” arnastea dakarkigu. Horregatik guk ere… “errepikatu
nahi dugu”.
0 Iritzi