Lehen urratsak

03:26


Naturak beti argiztatu gaitu. Bertan izan den edonor, oharkabean, bere lehen pausotaz mintzo da. Eta gogorapen horiek dira antzeko espereintziak izateko nahiaren funtsa. Horregatik hauek egokiak badira, bueltatzeko nahia ere piztu egiten da. Aldiz, hastapen horiek modu ezkorrean biziz gero errefusen eremua pizten da. Horregatik, esperientzia mota hauek eskaintzen direnean gure lana kontuarekin egitea ezinbestekoa da. Egia da hainbat hirumilakoetara igo gaitezkela, egia da inoiz pentsaturiko maratoiak egin daitezkeela… baina errefusaren portzentaia oso altua lirateke. Eta jakinik Gurpiltrek by Kemen osatzen dugunon artean natura eta konpetizioa bat ez datozela… Hori guztia jakinik, garrantzitsua iruditzen zaigu lehen pausuak lan gehiegi suposatzen ez duen txango baten bidez apurtzea. Mendi txiki eta handi ugari daude inguruan. Baina gutxi dira pasioaren abanikoa irekitzen dutenak eta horietara bideratzea da gure helburua.
 
Gipuzkoako mendia den Aldurak, ez du inongo zailtasunik. Egia da bere aldapatxoa baduela, baina bidea edonorentzat bideragarria da eta emaitza ezinhobea. Naturara bueltatzeko gogoa ematen duen txokoa dugu. Eta gure kasuan, gure txoko kuttuna; berdez jantzitako txoko kuttuna; itsasoa eta aurrepirineoaren arteko txoko kuttuna. Horregatik, gure lurraldea ezagutu nahi duenarentzat, portlanezko errepideetatik haratago dagoen altxorra ezagutu nahi duenarentzat, hamar, ehun, mila aldiz gomendatuko genioke txoko hau. Bertatik Aurrera, mundo oso bat dago gure zai.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi