Ajamil
14:00Asteburu honetan
Ajamil de Camerosen izan gara. Batzuentzat leku babesgabea; guretzat aldiz,
gure sarea zabaldu duen oasia. Gure bidelaguna den, Juan José García de Anak, FEDME
gisa ezaguna den estatuko mendi federazio barrenean dagoen MIA (Montañismo
Inclusivo y Adaptado) ataleko partaidea, eta Iñigo Guirado Perez berak (azken
hau Kemen kirol taldeko Gurpiltrek by Kemen mendi atalaren izenean), mendi
talde eta federazio ezberdinei bideratutako mendi egokitu eta inklusiboaren topaketa
honetan izan dira. Helburua, joëlettea herramintaren dibulgazioa besterik ez da
izan. Egokitzapenak-egokitzapen eta persona guztiak mendiaz disfrutatzeko
eskubideen bermeaz eta baliabideen baliagarritasunaz mintzatu dira. Ordea,
topaketa honek persona zoragarriak ezagutzea erraztu digu non nahiz gure moduan
sasi artean ibili, sasien fruitu ikaragarrietaz ohartu diren. Esperientziaren
hitza entzuteak, hitza sentitzeak, beti indartzen gaitu. Baina hitza akzioan
bihurtu eta espiralean behin eta berriz sakontzeak sarea ondo ehuntzen ari
garela erakusten digu. Horretan datza gure nahia; umiltasunetik, guri hainbat
betetzen gaituen mendira joateko eskubide hori besteei zabaltzea da gure nahia.
Eta horretan datza gure alea.
0 Iritzi