Manu edo Midas erregea

14:21


Gaur idazteko gogoa piztu zaigu beste behin. Gure postak, txikiak izan arren, emozioz eginikoak dira, barren-barrenetik ateratakoak. Agian, edozeinek pentsa dezake gure baitarako besterik ez dutela balio. Aldiz, bertan azaltzen ez badugu inoiz gertatutako printzipioak galduko liratekeela pentsatu izan dugu beti. Egia da, ez garela eguneroko zabalak eskaintzen dituzten alpinista handiak; zortzimilakoak ez daude gure palmaresean. Ez gara beste inor baino gehiago, ez gutxiago. Ordea gure bizipenak guk soilik bizi ditugula jakinik, hauen zati txiki bat plazaratzea… zergatik ez?

Badira urte pila ezerezetik hasi ginela. Irteera bat, beste bat… irteera mila gure motxilan. Eta guztietan badago zer ikasi, zer ikusi. Egia da oraindik gauza ugari airean geratzen direla. Baina esperientziak ematen digu hainbeste bilatzen ari garen jakituriaren iturria. Eta horretarako, Manu Sobrino bezalako pertsonetaz ikastea ezinbestekoa bada. Hala uste dugu behintzat. Berak beti du irribarre bat, umiltasunez betetako hitzen bat edo beste; eta batez ere… batez ere indarra eta kemena. Natura eta txorien errezetari eutsita eta bizitzaren gaitasunei erreparatuz, bizitzak bi egun izanik, hau bera gozatu egin behar dela erakusten digu. Horra “El Naturalista Cojo”ren muina. Baina Midas erregearen tankeran bada ukitzen duena urre bihurtzen du eta hori soilik maisuak egin dezakete.

Aurreko igandean, Urbian izan ginen. Oraingoan maisu-maistra ugari izan dira gure artean. Maite, Iñaki, Leire eta hainbat lagunei esker, txorietaz, harrietaz, historiaz, mitologiaz,… bizitzaz hornitu ginen. Eta hori, espereintzia hori arnastean,… bizitza zoragarria eta pakea besterik ez dugu sentitzen. Horregatik, ez dugu Olinporik nahi, ez dugu portadarik nahi, ez dugu dominarik nahi ere. Agian ez gara lehenengoak ezertan; agian ez gara azkarrenak; “zaharregiak, txikiegiak agian”. Baina hala izanik ere, hau da benetan bizitzaren altxorra.    

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi