Oxigenoa

13:40


Irribarre bat. Zezeldurak, begiradak, lau hitz. Batzuetan zoriontsu izateko ez da besterik behar. Maite zaituen, lan egiten duen, tinko borrokatzen duen jendea; gizarte mailako nekearen zama gainean hartuta egunero altxatzen den jendea; beharra duzunean eskua luzatzen dizun jendea; zorionez beteta dagoen jendea; nahiz mila itzal ikusi argi berriak aurkitzen laguntzen dizun jendea; irri egiten, negar egiten, laguntzen gaituen jendea. Eta une horretan soilik bizitza zoragarria dela eta esperientzia bakoitza oxigenoa dela ohartzen zara. Horregatik ez zaigu besterik geratzen eskerrak ematea baino. Eskerrik asko Markel, eskerrik asko Jon Ander, eskerrik asko Nerea, eskerrik asko guraso eta haurride, eskerrik asko kide… eskerrik asko zazpi urte hauteako pauso bakoitzari indarra eta sen ona emateagatik.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi