Handia haiz, Jon!
13:55Jon, 6 urte. Eskolan ikasturtean zehar hainbat ekintza,
eskulan eta marrazki egin ditu ziur. Lan taldean, bakarka,… Horra eskolaren balio
handia; eskolak hainbat gauza eder bizitzeko balio ohi izan du; baina hau bezala bizipenak kaleratzeko plaza
ederra ere bada. Oraingoan, aldiz, lantxo txiki bat; marrazki bat egin. Gaia, Librea.
Eta emaitza,… honatx emaitza. Gure irteera batean bizitakoaren inguruko
marrazkia. Kolore argiak, zuhaitzak, txoriak, joëletta,… eta guztien artean gu irribartsu.
Benetan, askorik ezin dugu esan. Mutu utzi gaitu, hunkituta, eta malkoei ezin
eutsi. Emozioz beteriko malkoak. Ez dakigu bide onetik goazen edo ez, baina ume
batek horrela ikustean,… birikak puztu eta soinurik gabeko irrintzi bati ekinaz
gure buruari “handia haiz Jon” esatea besterik ez zaigu geratzen. Franko,
pentsatzen dugu ikaskuntza handiak, erudito baten eskutik datozela. Aldiz,
inorrek ez digu erakusten zein den benetazko erudito delakoa. Horregatik honakoa azpimarratu nahi dugu:
“La manera más eficaz de cambiar el mundo,
es partir de la
humildad de la mente de un niño.
Sonríe”
0 Iritzi