Trentxiki
13:53
Txikitatik, gure inguruneak apreziatzen erakutsi digute. “Ez
da hain urrun joan beharrik gauza zoragarriak ikusteko” zioten adineko jendeak.
Hori medio, herri inguruan genituen txokoetara abiatzea oso ohikoa zen.
Andoainen kasu, ez da herritarrik “Otita”, “Etxarri” edota “Kaxkabeltzara” joan
ez denik; ez da herritarrik “Sorginzubian” edota Ubanen bainatu ez denik; Plazaolako
bide berdeak, edo bertakoentzako famatuagoa den “Trentxiki” ezizenez ezaguna
den bideak, asko lagundu izan du horretan. Motxilak hartu, zapatila parea… eta
natura ezagutzeko irrika andoaindar eta ingurukoen baitan.
Halakoxea izan da ere Pabloren gaztaroa. Bertan pasiatua eta
hainbat bizipen izandakoa. Aldiz, gaixotasun batek nahigabean naturatik urrundu
eta orain, hainbat urte eta gero, ezin bertaratu. Bere egunerokoan taka-takari
eutsita ibilbide lauak besterik ezin ditu egin. Horregatik, behin gure aukera
ikusita ez zuen birritan pentsatu. Gurekin hitzegin, Leitzaran bailara beste
behin ikustea aukeratu eta… aurrera.
Guretzat hortxe dago koska. Guk agian ibilbidea borobildu
genezake, baina aukera eta erabakia pertsonaren baitan da, kasu honetan
Pabloren baitan. Eta gu hori partekatzen duten pribilegiatu handiak.
0 Iritzi