Sarraskijaleak laino artean

13:38

 

Zazpi urte daramagu elkarrekin, ibilbide bat edo beste egiten, jendea ezagutzen, une zoragarriak partekatzen… Aldiz, gure lanetako bat, ingurua ikuskatzea ere bada.  Egia da mila bide badirela mendi bakoitza gailentzeko, aldiz, gutxi batzuk dira joëlettearentzako egokiak direnak. Eta horiek ikuskatzea funtsezkoa da txangoa, segurtasun neurriak barne, ederra suertatu dadin. Ikuskatze hauetan izan ditugu ere gure pasarte harrigarriak. Naturak askotan, une zoragarriak eskaintzen dizkigu eta horietako bat Pagoetako bidean suertatu zitzaigun. Zarautzeko Urdanetako auzotik abiatuta egun lainotsua izanik, gailurretik ez oso urrun kurrinkaden modukoak entzuten genituen. Aldiz, jakin nahia piztuta bertaratu eta zer topatu eta ehundaka sai animali bat izan zitekeean jaten. Egia esan, une horretan mutu geratu ginen bertaratutakoak, txundituta, naturak eskainitako “altxor” moduko hori ikusten. Egia da, batzuk nazka aurpegia jartzen digutela, vaina hain zen une naturala, hain basatia guretzat une berezi baten modukoa dela.
 
Une hau gogoratuz, bihar bertatik pasako gara beste behin. Ez dakit une hauek edo bestelakoak biziko ote ditugun gure laguna den Carlosekin. Aldiz, seguru gara esperientzia bizitzeak mereziko duela.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi