Aro berriari, ongi etorri!
07:31Bedats-liliak bertan dira udaberriari ongietorria emateko.
Oraindik egunak falta dira hilbeteari gur egiteko, baina neguko ospakizunek
bere helburua lortu dute; amalurra esnatu dute alegia. Mendiko zelaietan bedats
liliak edonon. Toki askotan San Jose Lorea ere deitu izan zaio, aldiz, badira
oraindik ostoiska, bitxileta edota udaberriko lorea deitzen diotenak. Hala ere
bada askotan gure naturaz ahaztutzen zaizkigun gauza harrigarriak. Antza lore
hauek gauza askotarako erabili izan dira. Entsaladetan, barazki gisa, edota
ardo goxoa egiteko balio du. Gainera, haziekin ere oso erabilia den olioa egin
izan da non bihotzeko gaixotasunak ekiditeko eta hilerokoa erregulatzeko onuragarria
den. Agian askok ezaugarri hauei ez diete kasu gehiegi egingo, ordea, gure
arbasoak hauen onura ondo ezagutzen zutenez, udaberriari ongietorria inoiz
baino gogotsuago ekingo zioten. Suari ekin, ongietorria aro berriari!
0 Iritzi