Hil eta berpiztu.

13:59


Nahiz ihauteriak askok garizumarekin eta kristau munduarekin erlazionatu nahi izan, bada garaikoen kutsu handia oraindik hauetan. Bertan arima txarrak uxatzeko usadioa dakarkigu gogora non hotz garaietan eta amalurra esnatzeko helburua aintzat harturik ezkortasuna baztertu nahi den.

Egia da bakoitzak bere erara egiten diola aurre, neguari, hotzari, iluntasunari. Eta bertan haragia eta animismoa beti tartean. Garaiko ihauteriak mantentzen dituztenak animaliak dituzte tarteko askotan hauen inguruko erritualak errepresentatuz. Eta bukaeran, hainbat kasuetan ere, zerbait sinbolikoa erretzen dute; horra Lantzeko Miel Otxin, Irungo Zanpantzar edota Tolosaldeko Sardinaren ehorzketa bera. Aldiz, naturaren errepresentazioa horretan da. Berdin dio, gaizkile edo animali bat bertan izatea; pertsonifikazioa gutxienekoa da; kontua da natura, uzta garaia urtero “hil” edo itzaltzen dela, berriz ere pizteko,“jaiotzeko”. Hortik garaiko natura eta euskal kulturaren arteko lotura une bat.

Hau jakinik, garrantzitsua da “lo” egotea noiz edo noiz. Naturari egin behar diogu kasu. Eta horrek beti dakarkigu gauza berri asko, proiektu erreal asko. Gure burua pizten laguntzen digu, eta haratago joan nahi dugula pentsatu dugu. Lortuko ote dugun edo ez auskalo, baina naturari erreparatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Orain hori plasmatu, mendi gehiago egin eta aurrera. Hori bai, gure filosofiari eutsita; gauza guztien gainetik dena erabakitzen duena mendira joan nahi duen hori da. Eta gu, hori partekatzen dugun pribilegiatuak.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi