Donatoren kondaira

12:30


Nafarroak badu bere baitan bere kutsu mistikoa. Ipuinak, kondairak, historiako pasarteak… edonon dira ahoz-ahoko altxorrak. Ipar, hego, eki nahiz mende, istorioak edonon. Oraingoan, aldiz, Baztanen gara; euskal ondarea ederki mantendu duen Baztanen; bere bihotzak mila sekretu gordetzen dituen lurraldean.
 
Gure beteranoa den Donatok, Xorroxin izan du helburu oraingoan. Baso aldetik abiatu, landa eremuak zeharkatu eta lamien bideari ekin diogu, beraien kantuari ezin eutsita. Aldiz, ziur gara, hain penaturik dagoen Xorroxineko lamia, hain handia den Donatoren kemena ikusita, une txiki batez negarrari utzi eta indarra eman diola. Bere begirada xamurrak, bere bihotz onak, bere jakinahiak… edozein samina lasaitzeko eta indarberritzeko ahalmena du. Guri behintzat asko ematen digu, eta berarekin horrelako bide zirraragarrietan bidea partekatzea, kondaira moduko bat dela esan genezake. Abentura berri bat izango balitz bezala. Hortik gure hartuemanaren filosofiaren parte handi bat.

elkarrekin ibiliaz askoz hobe

0 Iritzi